DATA: 2024-04-28a
MENDIA: Baigura, 897m (Lapurdi-Behe Nafarroa)
PARTEA HARTZAILEAK: 13
ABIAPUNTUA eta HELMUGA: Blancharte gaina (Mendionde, Lapurdi)
IBILALDIA: Zirkularra
Distantzia: 9,2km Desnibela: +620m Denbora: 3:30h
Ibilbidearen deskribapena:
Blancharte gainetik (298m m) abiatu ginen 9:30etan eta iparraldeko magaletik zuzen doan bidetik Erregeluko arroketara zuzendu ginen.
Harresi hori gaindituz, Hego magalera pasatzen eta belardien zehar doan bidexkatik tontorrera iritsi ginen. 11:15tan.
Giro ezin hobea. Ikuspegia oso zabala. Taldea 13 lagun osatu genituen.
Jaitsieraren deskribapena:
Gailurretik Erregelu izeneko tontorrerantz abiatu ginen. Magaletik zeharkatu eta ekialdera doan gailur-lerrotik ekin genion jaitsierari oso markatuta dagoen bide batetik. Lepo txiki batean, Heletako bidea utzi eta norabidea guztik aldatu genuen mendebalerantz. Zeharka-zeharka doan bide xendatik jarraitu genuen igoerako bidearekin bat egin arte. Handik bide beretik bueltatu ginen abiapuntura.